Edukira joan

Kandido Izagirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandido Izagirre
Bizitza
JaiotzaUrretxu1913ko apirilaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArantzazuko santutegia1967ko irailaren 12a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraklexikografoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: kandido-izagirre-salaberria-1913-1967

Kandido Izagirre Salaberria (Urretxu, 1913ko apirilaren 11Arantzazu, 1967ko irailaren 12a)[1] gipuzkoar lexikografoa eta fraide frantziskotarra izan zen. Idazlanak Aki goitizenarekin sinatzen zituen.

Urretxuko Ipeñarrieta baserrian jaioa, hamaika urterekin Arantzuko Santutegira joan zen eta 1928an Zarautzen Frantziskotarren abitua hartu zuen, geroztik Aguileran, Erriberrin eta Arantzazun egin zituen ikasketak eta 1937an apaiztu zen.

Arantzazuko santutegian eman zituen bere urterik onenak, Latin-irakasle (1937-1949, 1952-1965), eta Erretoreorde ere izan zelarik (1945-1949, 1952-1958); aldi batez, baita Foruako Erretore ere (1949-1952).[2]

Euskalerriaren Adiskideak elkartearen buletinean, eta Anuario de Filogia vasca "Julio de Urquijo", "Arantzazu, Cantabria Franciscana", "Anales" eta Euskera aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Altsasu, Ultzama, Tolosa, Urretxu-Antzuola, Arantzazu eta Erronkari ibarreko euskalkiak jaso zituen bere Iztegiak obran.

Minbiziak jota hil zen 1967an, 54 urte besterik ez zituelarik. 1970an, Izagirre hil ondoren, Luis Villasantek argitara eman zion El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes, bukatu gabe utzi zuen lana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]